Gure proiektu izarretako bat Carlos Alonso arloko gure adituak gidatzen duen ehunezko 3D inprimaketa egitasmoa da. Egitasmoa ikerketa bat da, eta Carlosek urteak eman ditu horretan murgilduta, helburu bat aldean hartuta: material jasangarrien eta 3D inprimatzeko low cost makineriaren bitartez, ehunezko arropak lortzea.
Egitasmo hori sortu zen detektatutako beharrizan bati erantzuteko, eta gure zentroak konponbidea jarri nahi zion hari, edo hondar-ale bat jarri, besterik ez bada. Faktore garrantzitsu bat baino gehiago izan ziren erabakigarriak egin behar genuena aukeratzeko: ehungintza-sektorea planetako kutsagarrienetako bat izatea, deslokalizazioa eta, ondorioz, garapen-bidean diren herrialdeetan produkzioen kontrola galtzea, jasangarritasunaren gorakada
Horregatik, utzi nahi izan genion ikusle geratzeari, gure inguruan hori nola gertatzen zen begira egoteari, eta ekintzara pasa ginen. Martxan jarri ginen eta gure lurraldeko enpresekin eta diseinatzaileekin hasi ginen harremanetan, zein beharrizan zituzten lehen eskutik ezagutzeko. Ondorioz, Cemein kokatutako 4.0 ehundegi jasangarria sortu genuen, tokiko produkzio-beharrizanei aurre egiteko. Hura ezarri eta garatu eta abiatu zenetik urtebetera, detektatu genuen 3D inprimaketa gorantz ari zela; bagenuen aukera bat low cost makineriaren eta material birziklatuen bitartez produzitzeko.
Hura ezarri eta garatu eta abiatu zenetik urtebetera, detektatu genuen 3D inprimaketa gorantz ari zela; bagenuen aukera bat low cost makineriaren eta material birziklatuen bitartez produzitzeko.
Hortik guztitik, ikerketa bati heldu genion eta, artean, horretan dihardugu. Hasiera batean, egitasmoari ekiteko, aztertu genuen ea nolako ibilbidea izan zezakeen diseinu, material (filamentu eta ehunak) eta 3D inprimagailuen emaitzen aldetik.
Egitasmoa garatu ahala, zailtasun eta erronka batzuk detektatu ahal izan ditugu, eta lagungarri izan zaizkigu ikertzen jarraitzeko lerroa marrazteko. Pixkanaka, ehunezko produktuak gauzatzen joan gara, hala apaingarriak nola arropak, eta horiek ezagutza-transferentziarako askotariko ekitaldi edo jardunaldietan erakutsi ditugu:
Gure lanaren emaitza, halaber, 2019 eta 2020ko Madrid Fashion Weekeko pasareletan ikusi ahal izan da, Maria Lafuente moda jasangarriaren diseinatzailearekin dugun lankidetzari esker.
Egun, osagarriak eta akzesorioak egiten jarraitzen dugu hainbat diseinatzailerentzat, haien markak pertsonalizatu nahi baitituzte, eta gure lanean plus bat ikusten baitute haien nazioarteko bezeroei (alemaniarrak, suitzarrak, frantsesak eta abar) souvenir bat eskaintzeko; izan ere, batzuetan itzal handiko pertsonak dira.
Lortzen ari garen aurrerapenak estatuko zein nazioarteko teknologia-zentroen interesa pizten ari dira, ekonomia zirkularreko egitasmoetarako. Horrek guztiak zirikatu egiten gaitu ehungintza-sektorerako garapen jasangarriago baten bila lanean jarraitzeko, lurraldean dauden hondakinak (ikastetxeetakoak, enpresakoak…) baliabide gisa birmoldatzearen bitartez; hartara, berraprobetxatu egin ahal izango dira, 3D teknologia berritzailea erabiliz eta robotika eta sentsorizazio-ezagutzak aplikatuz. Era horretan, ehungintza-sektoreko enpresei beste etorkizun-aukera bat eskaini nahi diegu.
Gure buletinean harpidetu