
Web-programazioko eta -garapeneko profesional izan nahi al duzu? Informatika-ezagutzak modu praktikoan areagotu nahi al dituzu? Ikusi gure web-aplikazioen garapeneko ikasketak.
Goi-mailako heziketa-ziklo bat da, bi ikasturtetan banatuta. Bigarren urtean, praktikak egingo dituzu enpresetan, eta Erasmus egiteko aukera ere izango duzu.
Bideratu zure ibilbide profesionala gaur egun enplegu-eskari handienetakoa duten lanbideetara: multimedia-programatzailea, web-programatzailea edo web-aplikazioen programatzailea.
Garatu webguneak, bideo-jokoak, plataformak, aplikazioak, eta abar. Bihurtu zaletasuna lanbide, ikasturtean eskuratuko dituzun ezagutzei esker. AEGk behar diren bitarteko eta instalazio guztiak ditu ingurune pribilegiatu batean; hots, Antiguako apaiztegiaren ondoan.
Gure ikasleek irakasleen hurbiltasuna eta profesionaltasuna eta ikasketen lan-orientazioa nabarmentzen dituzte. Proiektuka lan egingo duzu lehen egunetik; horrela, errazagoa izango zaizu lan-merkatura egokitzea.
Titulu ofiziala duen ziklo honetan, hauek ikasiko dituzu: programazio-lengoaia (PHP eta JavaScrip), sistemak (Linux, Linux Essentials ziurtagiriarekin), inguruneak sortzea (Node.Js), web-garapenak egitea bezero-ingurunean eta zerbitzari-ingurunean, eta zibersegurtasunaren oinarriak, besteak beste. Ezagutu ikasketa-plan osoa!
Interesatuta al zaude? Egin aurrematrikula orain eta ez itxaron irailera arte zure etorkizuna erabakitzeko! Egin aurrematrikula ekainaren 3tik 14ra eta ikusi AEGk zer eskain diezazukeen! Zure zain gaude!