LH-ko aurrematrikula epea irekia
Adminsitrazioa eta FinantzakEhungintzaInformatikaMarketina eta PublizitateaMatrikulak

23/24 ikasturterako LHko (Lanbide Heziketa) heziketa-zikloetarako aurrematrikulak egiteko epea zabalik dago.
Maiatzaren 8tik 26ra bitartean (biak barne) egin dezakezu aurrematrikula AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan, Donostian.
Aurrematrikula egiteko bi aukera daude:
- Ikastetxera 9: 00etatik 14: 00etara etor zaitezke. NANa ekarri behar da, izena emateko inprimakia eta aurretiko ikasketak bete (datarako ez badituzu, ekainaren 30era arte aurkeztu ditzakezu).
- Ikasgunearen aplikaziotik izapidetu daiteke. LHIPI LHLG Ikasketa Zentroa izango gara. Zure datuak bete eta ziklo eta ikastetxeen aukera guztiak gehitu ondoren, zure NANa, izena emateko formularioa eta aurretiko ikasketak helarazi behar dizkiguzu (datarako ez badituzu, ekainaren 30era arte eman ditzakezu).
23/24 ikasturterako AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolaren prestakuntza-eskaintza ezagutu nahi duzu?
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontaktatzeko inprimakiaren bidez edo 943313907 telefonora deituz jar zaitezke harremanetan.