
AEG Berrikuntza Profesionalen Eskola lanbide heziketa eskola baino askoz gehiago gara: Etorkizuneko profesioanalak baloreetan eratzen ditugu, datozen aldaketei aurre egin diezaieten, mundu hobe bat lortzeko asmoarekin. Kalitatean oinarritutako hezkuntza eskaintzen dugu. Kudeaketa kalitatearekiko konpromisoari jarraikiz, etengabeko hobekuntzarako, ingurumen-kudeaketarako eta informazioaren segurtasunerako bikaintasunera bideratutako kudeaketa-ereduak erabiltzen ditugu.
Eta, hori guztia, Kuadeaketa Sistema Bateratu batean. Kompromezu hau jarraituz, zazpi alderdi azpimarratui nahi dutugu: jasangarritasuna, pertsonak, gizartea, segurtasuna, berrikuntza, hornitzaileak eta osasuna.
JASANGARRITASUNA
Gure ustez, aurrerapena ingurumenaren zaintzarekin batera bultzatu behar da. Gure jardueren ingurumen-inpaktua txikiagotzen saiatzen gara, eta, horretarako, ingurumen-jardunbide egokien programa bat aplikatzen dugu. Batetik, baliabideen kontsumoan aurrezteko eta bestetik, hondakinak behar bezala kudeatzeko.
Ingurumen impaktua murriztearen aldera, eguneroko gauza txikiak aldatuz lortu daitekeela pentsatzen dugu. Adibidez, paperaren erabilera txikiagotu, ahal den heinean garraio publikoa erabiltzea, ibilgailuen emisioak murrizteko; eta garraio publikorik ez dagoen joan-etorrietan, erakundeko langileek ibilgailua partekatzea.
PERTSONAK
Pertsonen ongizate eta garapen profesionala AEG BERRIKUNTZA PROFESIONALEN ESKOLAREN konpromiso bat da. Lan-kontziliaziorako eta berdintasunerako planak lagungarriak direla gizonen eta emakumeen lanbide-garapenerako uste dugu. Horregatik, gure jarduera egitean aniztasunari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari lotutako politikak behar bezala kudeatzeko, honako hauekiko konpromisoa hartzen dugu:
· Oinarrizko berdintasun-printzipioak.
· Lan-ingurunean eta gizartean pertsona guztiak –haien profilak edozein izanik ere– txertatzeko eskubidea errespetatzeko portaera.
· Gure erakundean aniztasun kulturala, demografikoa eta soziala txertatzeak dakartzan onurak aitortzea.
· Enplegu, prestakuntza eta sustapenaren arloan aurreiritzirik gabeko lan-ingurune aske bat bultzatzeko politika zehatzak inplementatzea.
· Egoera txarrean dauden taldeak ez diskriminatzeko programak sustatzea.
GIZARTEA
1992. urteaz geroztik, AEG BERRIKUNTZA PROFESIONALEN ESKOLAK IRAKASKUNTZAREN sektorean espezializatutako jarduera bat egiten du, prestakuntzaren bidez beharra duten pertsona guztiei lan- eta lanbide-aukerak AHALBIDETZEKO helburu nagusiarekin, eta langileen eta langabeen etengabeko prestakuntzarako programetan parte hartzen du aktiboki.
SEGURTASUNA
Zibererasoen areagotzeak, datuen lapurreta edo bahiketak eta ingurune teknologikoak jasaten dituen mehatxuek berretsi egin dute AEG BERRIKUNTZA PROFESIONALEN ESKOLAK asmatu egin zuela 2018an informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema baterako jardunbiderik onenak deskribatzen dituen ISO 27001 nazioarteko estandarrarekin ziurtatzea erabaki zuenean.
ISO 27001 arauaren oinarri den Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema IKT zerbitzuetan diharduten eta bezeroen datuen segurtasunarekin eta barne-kontrolarekin oso konprometituta dauden enpresetan (gurea bezalakoetan, alegia) nabarmentzen da gaur egun.
Zibersegurtasuna gure kudeaketa sisteman barneratzeaz gain, gure hezkuntza eskeintzan ere barneratuta dago, etorkizunaren empleguetako bat izango delako.
BERRIKUNTZA
Berrikuntza, hezkuntzaren bilakaeraren oinarrizko zutabea dela sinesten dugu. Berrikuntza oso faktore garrantzitsua da lehia-abantailak lortzeko. Emaitza desberdinak lortzeko eta prozesuak hobetzeko aukera ematen du edozein eremutan.
AEG BERRIKUNTZA PROFESIONALEN ESKOLAREN I+Gko proiektuak:
· RE2IN FABRIKAZIO GEHIGARRIKO proiektua
· RE2IN FABRIKAZIO GEHIGARRIKO proiektua
· ZIBERSEGURTASUNEKO I+G proiektua
HORNITZAILEAK
AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolaren hornitzaileek gizarte-erantzukizun korporatiboari eta ingurumen-arlokoari dagokienez ezarri ditugun irizpideei jarraitzen dietela bermatzeko. Produktu edo zerbitzu espezifiko baten hornitzailerik onena hautatzea prezioen zerrendak konparatzea baino askoz gehiago da. Gure bezeroak pozik uzteko eta enpresaren premiei erantzuteko, kontuan hartu behar dira, halaber, kalitaterik onena eta baldintzarik ekonomikoenak.
OSASUNA
AEG BERRIKUNTZA PROFESIONALEN ESKOLAK erakundea osatzen dugun guztion osasunaren eta ongizatearen zaintza sustatzen du. Bizi-ohiturak hobetzeko aholkuak eta trikimailuak eskaintzen ditugu, eta elikadura eta kirola sustatzen ditugu geure buruaren bertsiorik onenera iristeko, ongizate emozionala ahaztu gabe.
Hemen gure kompromezuaren eta aurretik zehaztutako zazpi alderdien informazioa zabaldu dezakezu. Baita, gure ziurtagirien eta akzioeei buruzko informazio gehiago eskuratu.