
Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi-mailako zikloko ikasleek Cristobal Balenciaga Museora txangoa egin zuten Urriaren lehengo astean. Museoaren eta AEGren arteko elkarlanak ohikoak izaten dira, Moda eta patroigintzan arituko diren ikasleen prestakuntza osatzeko.
Bisitaldi honetan, ikasleek “Balenciaga lepoa” egiteko aukera izan dute. Horretarako, Balenciaga etxeak erabiltzen zituen prozesu eta joskintza-teknika berberak erabili dituzte, puntada-mota propioak eta hainbat lisatze teknika ikasi dituzte.
Ehungintza saileko buru den Ana Corzok dio “luxua da gure ikasleek, artea eta ezagutza edonon topa daitezkeen inguru honetan lan egin ahal izatea. Benetan zirraragarria da egitura eta efektu paregabe haiek posible egin zituzten teknikak ezagutzea.” AEGk eskertu nahi dio Cristobal Balenciaga Museoari beti erakusten duen harreta eskuzabaltasuna.
AEGko ikasleek asko gozatu dute esperientzia eta ikaste-prozesu honekin, beraien hitzetan “asko inspiratzen duen eta energia handiko lekua da”. Bide batez indarrean dagoen erakusketa “Moda eta Ondarea” ikusteko aukera izan zuten, bertan denborazkanpoko elegantziaren adierazle diren Balenciagaren hainbat pieza ikusi ahal izan dituzte.