Ehungintzako eta larrungintzako diseinu teknikoa

Ehungintzako eta larrungintzako diseinu teknikoko goi mailako teknikaria

Lortu ezazu Marketin eta Publizitateko Goi Teknikari titulu ofiziala
Titulu ofiziala
Lortu ezazu Marketin eta Publizitateko Goi Teknikari titulu ofiziala
Bermaturiko praktikak
Lortu ezazu Marketin eta Publizitateko Goi Teknikari titulu ofiziala
Presentziala
Lortu ezazu Marketin eta Publizitateko Goi Teknikari titulu ofiziala
Proiektuen metodologia
Lortu ezazu Marketin eta Publizitateko Goi Teknikari titulu ofiziala
Orientazio integrala

Iraupena

2 urte / 2.000 ordu

Ordutegiak

Astelehenetik ostegunera: 14:30 - 20:30

Hizkuntza-eredua

D Eredua

Zer egin hasteko?

Zuzeneko sarbidea: Batxilergoa, LOGSEa, UBI, REM 4.a, II. Mailako LH edo Erdi Mailako LH gainditzea.

Proba bidez: Goi mailako ziklora sartzeko proba gainditzea.

Zer egiteko gai izango zara?

Behar diren tresna eta jakintzak lortuko dituzu ehungintzako zein larruzko material eta produktuen bildumak diseinatzeko, betiere boladan dauden joerei jarraikiz. Zure sorkuntzak berritzaileak, funtzionalak eta estetikoki erakargarriak izango dira.

  • Sormena, berrikuntza eta azken teknologiak erabiltzea hainbat materialen gaineko diseinu proposamenak egiteko.
  • Ehungintzako produktu berriak diseinatzea eta egitea, marrazkiari, koloreari, testurei zein ehungintzako material eta teknologiei buruzko jakintzak aplikatuta.
  • Proiektuen bidez lan egitea, lankidetzan oinarrituta eta taldeka.
  • Ehungintzako diseinuan espezializatutako programa informatikoak erabiltzea.
  • Ehungintzako produktuei kalitate kontrola egitea, haien funtzionaltasuna, erresistentzia eta iraunkortasuna egiaztatuz.
  • Ehungintza industrian indarrean dauden araudi eta erregulazioen berri izatea, betiere kalitateari zein ingurumenaren babesari eta segurtasunari dagokienez.
  • Ehungintzako zein larruzko produktuen prototipoen diseinu teknikoa egitea, produkzio prozesuak egokituz.
  • Taldean lan egitea eta ehungintzako sektoreko beste profesional batzuekin lankidetzan aritzea, besteak beste moda diseinatzaile, patroigile eta jantzigileekin.
  • Diseinuen berri eman eta horiek aurkeztea, modu eraginkorrean, ikusmen bidezko zein ahozko komunikazioko teknikak erabiliz.
  • Ehungintzako produktuen akabera teknikak aplikatzea, besteak beste tindaketa, estanpazio eta brodatuarena.

Ezagutu ezazu garapen profesionalera eta ikasleen garapen pertsonalera bideratzen dugun metodologia berritzailea

Gure metodologia

Ikasketa-plana

Proiektuak lantzearen bitartez, gure ikasleek ondoko modulu hauen inguruko ezagutza teknikoak eskuratzen dituzte:

Lehen maila

  • Ehungintzako eta larrugintzako produktuen laginak.
  • Harigintzako prozesuak eta analisia.
  • Ehunen eta ehundu gabeko oihalen prozesuak eta analisia.
  • Ehunen hobetze- eta estanpatze-prozesuak.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.

Bigarren maila

  • Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia.
  • Larruen tindatze eta akabera prozesuak.
  • Ehunen diseinu teknikoa.
  • Larruen akaberen diseinu teknikoa.
  • Ehungintzako eta larrugintzako Diseinu Teknikoko Proiektua.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enpresa eta Ekimen sortzailea.

Praktikak

Gainera, gure ikasle guztiei ziurtatzen diegu lehen zein bigarren mailan enpresetan praktikak egingo dituztela, baita, Erasmus programari esker, bigarren mailan praktikak Europako merkatuan egiteko aukera izango dutela ere.

Lantokiko Prestakuntza Europan ERASMUS+ programaren bidez: azken urteotan, 150 ikaslek egin dituzte praktikak Alemania, Frantzia, Holanda, Italia, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Malta, Eslovenia, Bulgaria, Austria, Hungaria eta Danimarkan. Europako aukera guztiak zure eskueran.

Irtenbide profesionalak

  • Ehungintzako artikuluen, estanpatuen eta moda bildumen diseinatzailea.
  • Kalitate kontroleko teknikaria, ehungintzako produktuen kalitatea produktu horiek fabrikatzen dituzten enpresetan ikuskatu eta ziurtatzen duena.
  • Kalitatezko material eta ehungintza produktu berrien ikerketa eta garapeneko teknikaria.
  • Harigintza eta ehundegiko diseinatzaile teknikoa.
  • Zulo brodatuzko ehunen eta fantasiazko harien diseinatzailea.

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa