30 urte baino esperientzia zabalagoa duen Lanbide Heziketako Eskola gara, eta Donostian ematen ditugu gure eskolak. Euskadiko LHko ikastetxe bateratuen sarean parte-hartzen dugu, nazioarteko erreferentziazko eredu dena.
Gure instalazioak berritu egin dira eta teknologikoki erabat ekipatuak daude ikasleek askatasun osoz proiektuen garapenean gozatu eta lan egin dezaten. Gipuzkoan erreferentziazko zentroa gara gure esperientzia, metodologia, instalazio, zikloen kalitate, irakasleen gertuko tratu, lan-munduan txertatze eta ikasleen gogobetetzeagatik.
Lantaldea eta metodologiaGure inplikazioa
Gure ekipoa osatzen dute kooperazioa, talde-lana, elkar ulertzea eta etengabeko ikasketaren garrantzian inplikaturiko pertsonek eta profesionalek.
Proaktibitatea eta garapen pertsonala sustatzen dugu
Gure ikasleek duten onena lortzeko konpromisoa hartzen dugu metodologia berritzaile eta atsegin baten bitartez, proiektuetan lanean ikasiz orientatzen dena. Gure ikasleen garapenerako giltza diren gaitasunak eta jokabideak eskuratzea sustatzen dugu gure eguneroko jardunean; eta bereziki garatzen dugu berrikuntza, sormena, etengabeko ikaskuntza, motibazioa eta proaktibitatea.
Enpresek dituzten prestakuntza-premietara etengabe egokitzen gara
Eskaintzen dugun heziketaren kalitatearekin konprometituak gaude. Hori dela eta, premia horien eboluzioaren etengabeko jarraipena egiten dugu, eta enpresa-sarearekin etengabeko komunikazioa mantentzen dugu; horrela, berariazko profilek dituzten ezkutuko premiak antzeman ahal izateko. Hala, gure eskaintza eta metodologia egokitzen dugu etorkizun profesionalerako dauden aukerak ugaritzeko.
Ikasleen enplegagarritasuna ziurtatzen dugu
Ikasleekin dugun gertutasunak errazten du haientzako lan-bilaketan laguntzeko eta orientatzeko gure konpromisoa; ikasle bakoitzaren profilarekin eta lehentasunekin bat datorren enplegua ziurtatzeko. Halaber, nazioarteko hezkuntza-programen bitartez, gure irakasleei proiekzio europarreko programak eskaintzen dizkiegu.
Euskal alternantzian eta enplegu-sorkuntzarako programen bitartez garatzen dugu heziketa duala
Enpresaren gizarte-erantzukizuna aldezten dugunez, aktiboki kooperatzen jarraituko dugu prestakuntza, enpleguaren sorkuntza eta hobekuntza, segurtasun, lan-osasun eta garapen jasangarriaren aldeko politiketan.
Lidergo partekatua gardentasunetik eta zintzotasunetik gure egiten dugu
Hezkuntza- eta enpresa-erakunde desberdinekin dugun lankidetza aktibo horrek xede du lidergo partekatua lortzea, eta adierazten dizkiguten problematika horiek kalitatezko eta etengabeko berrikuntzazko proiektuen bitartez gainditzea.
Zalantzaren bat duzu edo informazio gehiago nahi duzu?
Zure esanera gauzkatzu edozein galderari erantzuteko
eta zuretzat egokiena zer den erabakitzen laguntzeko.
Gure buletinean harpidetu