Lanbide Heziketa Duala




Ikaskuntza-prozesu baten bitartez Lanbide Heziketa titulu bat lortzea ahalbidetzen du LH Dualak, hezkuntza-zentroan eta enpresan partekatuz garatzen dena.

Gazteei lan-merkatuko sarbidea erraztea du xede LH Dualak, kalitatezko enplegua sustatuz. Produktuaren eta produkzio-prozesuaren aurretik lehenesten du prestakuntza eta gaikuntza.

Enpresak

  • Euskal produkzio-ehunaren premietara egokituriko pertsona gaituak prestatzen ditu, sektorearen prozesuetan eta enpresa-kulturan trebatuak direnak; eta horren ondorioz, enpresen lehiakortasuna areagotuz.
  • Programaren bitartez, sistema honek enpresei laguntzen die pertsonak ezagutzen, prestakuntzarik aproposena eskuratuz.
  • Enpresako belaunaldi-ordezkatzea errazten du esperientzia honek

Ikasleak

  • Egiazko lan-egoeretatik ikasten dute, esperientzia profesional zabala eskuratuz.
  • Kontratuaren eta hitzarmenaren arabera, lanaldiaren ordainsari proportzionala jasotzen dute; eta Gizarte Segurantzari kotizatuz lan-bizitza hasten dute.
  • Ikasleen enplegagarritasuna hobetzen du.

Zentroak

  • Lan-merkatuko premien inguruko informazio pribilegiatua eskuratzen dute.
  • Enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lotura sendotzen du.
  • Enpresetako gizarte-erantzukizunaren politikei laguntzen die.

LH Dualaren ereduak

Orokorrean, hezkuntza-zentroan osatuko da heziketa-zikloaren lehen ikasturtea; eta proiektuaren bigarren ikasturtea zentroan eta enpresan egindako alternantzia-erregimenean.

  • Prestakuntza eta Ikaskuntza Kontratua: Modalitate honetan, 30 urtez azpiko ikasleak izan beharko dute (25 urtez azpikoak langabezia-tasa % 15etik beheratzean), langabetuak eta Lanbiden izena emandakoak.
  • Beka: Adin-mugarik ez dago beka-modalitatean. Espezializazio-programei estaldura ematen die. Ordainsari-maila berekoa da, eta Gizarte Segurantzari kotizatzen dio.

21-22 Kurtsoko berritasuna

Ikasturte honetan Lanbide Heziketako (LH) gure goi-mailako zikloetan Dual Berria ezarri da. Proba pilotu bat da, eta helburua da ikasleak lehen mailatik enpresetara hurbiltzea, haien egunerokotasuna gertutik ezagut dezaten. AEG Lanbide ProfesionalenEskolan lehen mailetako gure ikasleen % 100 enpresetan jartzea lortu dugu, martxotik maiatzera bitartean eskolak (astean 3 egun) eta lana (astean 2 egun) bateragarri eginez.

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa