Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak

Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Teknikaria

Lortu ezazu Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako titulu ofiziala
Titulu ofiziala
Lortu ezazu Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako titulu ofiziala
Bermaturiko praktikak
Lortu ezazu Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako titulu ofiziala
Presentziala
Lortu ezazu Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako titulu ofiziala
Proiektuen metodologia
Lortu ezazu Neurriko Jantzien eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako titulu ofiziala
Orientazio integrala

Iraupena

2 urte / 2000 ordu

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00

Hizkuntza-eredua

A Eredua

Zer egin hasteko?

Sarbide zuzena: Batxilergoa, LOGSE, UBI, 4. IEE, LH II edo LHko Gradu Ertaina gainditzea.
Proba bitartez: Goi graduko ziklorako sarbide-azterketa gainditzea.

Zer egiteko gai izango zara?

Gure laguntzaz neurriko jantziak egiteko sorkuntza-baliabide onenak eskuratuko dituzu metodo profesionalenak erabiliz.

  • Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.
  • Antzerki-konpainientzako jantziak egiteko proposamenetarako sorkuntza, berrikuntza eta teknologia berrienak erabiltzea, horien baldintza estetikoetara eta proposaturiko testuinguru historikora zehazki egokituz.
  • Ingelesezko ziurtagiri ofizialak lortzeko prestakuntza.
  • Kustomizatze-, zahartze- eta eraldatze-teknika desberdinak ezagutzea, pertsonaia bakoitzaren jantziak modu hobenezinean karakterizatzeko.
  • “Moulage” teknikaren eta mahai gaineko teknikaren bitartez patroiak egiteko gaitasuna izatea.
  • Joskintza klasikoaren eta eskuzko jantzigintzaren sekretuak ezagutzea.
  • Akaberarik profesionalenak erabiliz, edozein jantzi egiten ikastea.
  • Jantzien eta antzerkiaren historia ezagutzea profilen edota pertsonaien lanketarako.
  • Gure praktika-programaren bitartez, esperientzia zabala eskuratuko duzu sektoreko enpresa sendoenetan.

Ezagutu ezazu garapen profesionalera eta ikasleen garapen pertsonalera bideratzen dugun metodologia berritzailea

Gure metodologia

Ikasketa-plana

Proiektuak lantzearen bitartez, gure ikasleek ondoko modulu hauen inguruko ezagutza teknikoak eskuratzen dituzte:

Lehen ikasturtea

  • Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
  • Moda eta janzteko joerak
  • Neurriko jantzigintzan modelatzeko eta patroiak egiteko eknikak
  • Neurriko jantziak egitea
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I

Bigarren ikasturtea

  • Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea
  • Neurriko jantziak diseinatzea
  • Ikuskizunetako jantziak
  • Joskintza klasikoa
  • Ingeles Profesionala
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
  • Produkzi-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
  • Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna
  • Proiektu intermodularra

Halaber, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

Praktikak eta Erasmus

Heziketa-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

ZTF Europan ERASMUS+ekin: Azken urteotan, 85 ikaslek egin dituzte praktikak Alemanian, Frantzian, Holandan, Italian, Polonian, Portugalen, Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan.

Irtenbide profesionalak

  • Jantzien modelogilea - patroigilea
  • Neurriko jantzien jostuna
  • Ikuskizunetako jantzien jostuna
  • Jostuna
  • Zinemako figuringile
  • Figurinismo-laguntzailea

Gure kolaboratzaile batzuk

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa