Web Aplikazioen Diseinua

Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikaria

Garatu web aplikazioak inoiz ez bezala KAOTIKA zain duzu

Lortu ezazu Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikari titulu ofiziala
Titulu ofiziala
Lortu ezazu Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikari titulu ofiziala
Bermaturiko praktikak
Lortu ezazu Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikari titulu ofiziala
Presentziala
Lortu ezazu Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikari titulu ofiziala
Proiektuen metodologia
Lortu ezazu Web Aplikazioen Garapenerako Goi Teknikari titulu ofiziala
Orientazio integrala

Iraupena

2 urte / 2000 ordu

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00

Hizkuntza-eredua

B Eredua

Zer egin hasteko?

Sarbide zuzena: Batxilergoa, LOGSE, UBI, 4. IEE, LH II edo LHko Gradu Ertaina gainditzea.
Proba bitartez: Goi graduko ziklorako sarbide-azterketa gainditzea.

Zer egiteko gai izango zara?

Web Aplikazioen Garapenerako Goi-mailako heziketa-zikloak ondoko hauetarako gaitasunak eskaintzen dizkizu:

  • Modu kolaboratiboko eta integratuko proiektuetako lantaldeetan jardutea.
  • Proiektuen kudeaketarako sorkuntza, berrikuntza eta teknologia berrienak erabiltzea.
  • Ingelesezko ziurtagiri ofizialak lortzeko prestakuntza.
  • Web inguruneak eta gailu mugikorrentzako inguruneak sortu eta administratzea; aplikazioa diseinatuz, kodea sortuz, probak eginez, beharrezko diren zuzenketak eta abar eginez. Hori egingo da bezeroaren edo zerbitzariaren aldetik berariazko teknologiak erabiliz, datuen eskuragarritasuna bermatuz (Datu Base Erlazionalak eta Ez erlazionalak), segurtasunez; eta estandar ofizialek exijituriko erabilerraztasuneko, erabilgarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.
  • Gaur eguneko enpresa-premiak aintzat hartuta eskuratuko dira lan hauetarako gaitasunak: zerbitzari fisikoetako eta birtualetako sistema eragileak instalatu, konfiguratu eta administratzea, software librea zein jabeduna erabilita; betiere Zibersegurtasunaren ikuspegitik.

Ezagutu ezazu garapen profesionalera eta ikasleen garapen pertsonalera bideratzen dugun metodologia berritzailea

Gure metodologia

Ikasketa-plana

Proiektuak lantzearen bitartez, gure ikasleek ondoko modulu hauen inguruko ezagutza teknikoak eskuratzen dituzte:

Lehen ikasturtea

  • Datu-baseak
  • Garapen-inguruneak
  • Laneko prestakuntza eta orientazioa
  • Ingeles teknikoa
  • Marka-hizkuntzak eta informazioaren kudeaketa-sistemak
  • Programazioa
  • Informatika-sistemak

Bigarren ikasturtea

  • Web garapena bezero-ingurunean
  • Web garapena zerbitzari-ingurunean
  • Web aplikazioak hedatzea
  • Web interfazeak diseinatzea
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea
  • Lantokietako prestakuntza
  • Web aplikazioak garatzeko proiektua

Praktikak eta Erasmus

Heziketa-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, bigarren ikasturtean enpresa-praktikak bermatzen dizkiegu gure ikasleei, eta praktika horiek egiteko aukeran izaten dituzte erreferentziazko enpresa nazionalak edo, Erasmus praktiken bitartez, merkatu europarreko enpresak.

ZTF Europan ERASMUS+ekin: Azken urteotan, 85 ikaslek egin dituzte praktikak Alemanian, Frantzian, Holandan, Italian, Polonian, Portugalen, Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan.

Irtenbide profesionalak

  • Web-programatzailea
  • Multimedia-programatzailea
  • Web inguruneetako aplikazioen garatzailea

Gure kolaboratzaile batzuk

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa