Berrikuntza profesionala

Ehungintza profesionala berrikuntza

Berrikuntza informatikoa

Innovación internacional

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna zentroaren kudeaketan txertatzea

Informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasuna berrikuntza-proiektuak garatzeko oinarrizko helburu izan dira AEGrentzat.

Zuzendaritzak zibersegurtasuna negozio-prozesu guztien zeharkako ardatz gisa txertatzeko premiaren inguruan sentsibilizatu ondoren, barneko eta kanpoko kolektibo sozial orotarako helburu orokor gisa ezartzen da honako jardun-ildo hauetan.

Zibersegurtasuna zentroaren kudeaketan txertatzea: ISO 27001 ziurtagiria lortzea

ISO 27001 ziurtagiriak segurtasun-jardunbide egokien jarraipena ziurtatzen du kudeaketa- eta produkzio-prozesuetan, enpresaren informazio-aktibo kritikoen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna zaintzeko.

Zibersegurtasun-jardunbide egokien inguruko prestakuntza

Pertsonak gara segurtasunaren katearen mailarik ahulena, eta, horregatik, zibersegurtasun-jardunbide egokien inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea da egin beharreko lehen urratsa.

Ildo horretan, AEGk helburu gisa ezartzen du segurtasunaren inguruko prestakuntza, honako jardun-ildo hauetan:

  • Barneko irakasleen eta bestelako langileen prestakuntza: informazioaren segurtasunari eta jardunbide egokien gidari buruzko online ikastaro bat egitea eta ebaluatzearen bidez (langile guztientzat zuzenduta egongo da).
  • Eskolako ikasle guztien prestakuntza: ikasketen espezialitatea edozein izanik ere, beharrezkoak diren segurtasun-jardunbide egokiei buruzko jardunaldi/tailer presentzial baten bidez.
  • Senideentzako prestakuntza: beste ikastetxe batzuetako ikasleen senideei gonbidapen irekia egingo zaie, eta egungo mundu digitaleko segurtasun-jardunbide egokiei buruzko jardunaldi presentzial batzuk planifikatuko dira ikasturtean zehar

Zibersegurtasun-jardunbide egokien inguruko prestakuntza

Gaur egun zibersegurtasunaren arloko eskari handia dela eta, profesionalak prestatu eta trebatu behar dira arlo horretan. Beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko, enpresen ekipamendu eta instalazioen errealitatera ahal den neurrian hurbiltzen diren jardunbide aurreratuak egin behar dira, egungo eraso- eta defentsa-teknikak praktikan jartzeko. Abian jarritako jardun-ildoak honako hauek dira:

  • Zibersegurtasuna informatika-zikloetako (ASIR, DAW, DAM) modulu guztietan txertatua: zibersegurtasuna, ASIR espezialitateko modulu esklusibo gisa ez ezik, diseinuaren ikuspegitik ere ulertuko da.
  • Zibersegurtasuneko espezializazioa: zibersegurtasunaren arloko espezializazio-ikastaroa, informatika-ikasketak egin dituzten eta beren prestakuntza zibersegurtasun-arloko gaitasun espezifikoekin osatu nahi duten ikasleentzat.
Deskargatu informazio PDFa

Gure buletinean harpidetu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa